Euskal jolasen festa larunbatean Legazpin, Sorgintxulorekin
HH-3tik LH-ra bitarteko haurrei eta familiei dago zuzenduta. Plazan ospatuko da, eta izena eman behar da parte hartzeko. Osteguna da azken eguna.
Euskal jolasen festa ospatuko da Legazpin larunbat arratsaldean, Sorgintxulo aisialdi taldearekin. Festa Euskal herria plazan egingo da 17;00etan hasita, edo Urbeltz pilotalekuan eguraldi txarra egiten badu. Parte hartzeko izena eman behar da, udalaren www.legazpi.eus webgunean, eta osteguna, urriak 23, da horretarako azken eguna.
Euskal Jolasen Festaren 19. edizioa izango da aurtengoa, eta Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleei eta horien gurasoei, aitona-amonei, osaba-izebei, zaintzaileei dago zuzenduta. Haurrek ezingo dute bakarrik parte hartu, heldu batekin egon beharko dute. Ordubete inguruko iraupena izango du, eta ondoren, praktikan jar ditzaketen euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte partaideek.
Ekintza hau Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatu dute, Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan-













