Perlata eta Alarma Morea taldeen kontzertua, Legorretan
Datorren ostiralean, urriaren 24an, 19:30ean izango dira Legorretako Herri Antzokian. Sarrerak 10 euro balio du.
Legorretako Satto kultura taldeak Herri Antzokiko kontzertuei ekingo die berriz ostiralean, urriaren 24an. Bi musika proposamen izango dira, 19:30etik aurrera: Alarma Morea eta Perlata. Sarrerak 10 euro balio du.
Alarma Morea talde goierritarrak errunba flamenkoa egiten du eta Perlata talde arrasatearrak KuirPunk bezala aldarrikatzen dute egiten duten musika.













