Ampo Ordiziak Bartzelonaren aurka jokatuko du etzi
Bartzelonaren aurka lehiatuko da Ampo Ordizia, 12:00etan, Ordiziako Altamira estadioan.
Ampo Ordizia eta Barcelonaren aurkako partida iaz, Altamiran.Loinaz Agirre. Hiru asteko etenaren ondoren, Ohorezko Mailako errugbia Altamirara itzuliko da igandean. 12:00etan, Bartzelonaren aurka lehiatuko da Ampo Ordizia. 2025-2026 denboraldian bi partida jokatu dituztenean, zazpigarren postuan dira ordiziarrak, partida bat irabazi eta beste bat galduta. Bartzelona azken postuan dago. Zaleei taldea animatzera joateko deia egin diete: «Giroa, emozioa eta errugbi-espiritua zure zain daude».













