Gau Beltza Ihes Gela Legorretan, asteburuan
Aurten jolas berriarekin datozela aurreratu dute. 12 urtetik gorakoentzat da, eta Mataderian egingo dute bihar eta etzi.
Gau Beltzaren asteari asteburuan emango diote hasiera Legorretan. Bihar eta etzi Gau Beltzaren inguruko ihes gela antolatu dute. Aurten jolas berriarekin datozela aurreratu dute. 12 urtetik gorakoentzat da, eta Mataderian egingo dute. Izena eman behar da. Urriaren 29an, berriz, Doltza Barandiaranen ipuin kontaketa izango da 17:00etan liburutegian, eta 18:00etan, plazan, murala margotuko dute.













