Euskara ikasteko beka deialdia zabalik Legorretan
Azaroaren 30era arteko epea dago eskaerak egiteko.
Legorretako udaletxea.Loinaz Agirre. Legorretako Udalak euskara ikasteko beka deialdia zabaldu du, 2025-2026 ikasturtean HABEk onetsitako zentroetako batean herritarrek egingo duten ikastaroen gastuak ordaintzeko.
Eskaerak egiteko epea azaroaren 30 bitartean egongo da zabalik eta ezinbestekoa da ikastaroan matrikulatu izanaren agiria aurkeztea, hala nola oinarrietan zehaztutako gainerako dokumentazioa. Eskaera, Legorretako Udalaren Herritarren Atarian egin beharko da.













