Bibotearekin argazkia ateratzeak saria izan dezake Legazpin
Ilintik eta Garaguneak bat egin dute Movember sentsibilizazio kanpainarekin aurten ere. Garaguneak egindako hamar nezeser zozkatuko ditu Ilintik azaro bukaeran.
Iazko kanpainako partaideetako bi. Ilinti Legazpin bibotearekin argazkia ateratzeak saria izan dezake. Gizonezkoen gaixotasunak eta gaixotasun mentalak ikusarazteko helburua duen Movember kanpainarekin bat egin dute aurten ere Ilinti elkarteak eta Garagunek, Movember Urola Garaiarekin elkarlanean.
Azaroaren 3ttik 22ra bitartean Ilintiko establezimenduetan bibotea jarrita argazkia ateratzen duten guztien artean, Garaguneko erabiltzaileek margotutako hamar nezeser zozkatuko dituzte. Azaroaren 28an banatuko dituzte sariak.













