Erosketa bonu kanpaina berria martxan Ordizian
Azaroaren 3tik aurrera erosi ahal izango dira Ordizian elkartearen bulegoan. 20 ordaindu eta 30 euro gastatzeko 3.000 bonu jarriko dituzte salgai.
Ordiziako bonu kanpainaren aurkezpena.Loinaz Agirre. Bonu kanpaina berria martxan jarriko du Ordiziako Udalak, Ordizian Merkatari Elkartearekin lankidetzan, «hirugarren sektorea sustatu eta hari balioa emateko». Bonu kanpainarekin, «gaur egun udalerrian dagoen merkataritza sektorea indartu eta bultzatu» nahi dute, kontsumitzaileei «abantaila ekonomiko bat» eskainiz. Hain zuzen ere, azaroaren 3tik 30era bitartean erabiltzeko, 3.000 bonu jarriko dira salgai 20 euro ordainduta 30 euro gastatzeko aukera emango dutenak; udalak gainerako 10 euroak ordainduko ditu. Horrela, «90.000 euroko diru sarrera eragingo da herriko negozioetan».
Altxorra
Adur Ezenarro Ordiziako alkateak aurkezpenean nabarmendu duenez, «abantaila hori, zalantzarik gabe, kontsumitzaileentzat erakargarria izango da eta Ordiziako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduak bisitatu eta bertan erosketak egiteko gonbita egiten diegu. Ez gara nekatuko honakoa esateaz: Ordizian bizi eta Ordizian erosi. Altxorra dugu gure herriko merkataritza, eta bertan kontsumitzea da hartu beharreko hautua».
Astelehenetik aurrera jarriko dituzte bonuak salgai, izakinak agortu arte, Ordiziako Merkataritza Bulegoan (Santa Maria kalea, 21), 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era bitartean.
16 urtetik gorako edonork eros ditzake bonuak, Ordiziakoak izan ala ez. Hala ere, pertsona bakoitzak, gehienez ere, bere izenean bi bonu eta beste baten izenean beste bi erosi ahal izango ditu, ordezkatuaren NANa aurkeztuz.
80 saltoki inguru
Udalak egindako aurreikuspenaren arabera, 80 saltoki inguruk egingo dute bat kanpainarekin. Era horretan, tokiko merkataritzaren bidez Gabonetako erosketak azaroan egiteko aukera izango dute herritarrek, « kalitatezko eskaintza zabala» eskaintzen duten Ordiziako saltokietan.
Establezimenduen errenda
- Foto Ordizia
- Oreka belardenda
- Zabale belardenda
- Hidalgo bitxitegia
- Alonso burdindegia
- Amaren dekorazioa
- Arregi drogeria
- Arrieta drogeria
- Otegi armategia
- Elikaleku
- Frutas Ortega
- Garin okindegia
- Goierriko Baratza
- Joxe harategia
- Koska goxokiak
- Lasa harategia
- Mujika harategia
- Nahikari goxokidenda
- Naparra harategia
- Arizmendi gaztak
- Siglo XX Plater prestatuak
- Sustrai fruta denda
- Ugalde edariak
- Zeberio harategia
- Zuberoa fruta denda
- Biñaspre
- Lirain lurrindegia
- Mae estetika gunea
- Carrion
- Suquia etxetresna eleketrikoak
- Eko Natura
- Gofi Berri
- Mirentxu
- Aiztur ileapaindegia
- Alazne ileapaindegia
- Amaia ileapaindegia
- Arantxa ileapaindegia
- Arianna Ilea Loratuz
- Bossa Nova
- D-ido ileapaindegia
- Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia
- Gurutze ileapaindegia
- Jos-Bel
- Josune&Klaude
- Maitane estilismo
- Maos
- Marcel
- Manolo ileapaindegia
- Urdanet
- Farmaetxe Confort
- Imz
- Kiloa
- Kixmi
- Ness by Esti Garcia
- Palomo
- Porfirio Fernandez
- Serendipity
- Uriba
- Vicuña Confeccion
- Vicuña Sport
- Larratxa liburudenda
- Luberri loradenda
- Arantxa mertzeria-lentzeria
- Irurena mertzeria-lentzeria
- Goierriko Nekazal kooperatiba
- Agirre oinetakoak
- Oskarbi oinetakoak
- Federopticos Ordizia
- Multiopticas
- Amets podologia
- Antonio Pascual Gallego farmazia
- Jauregi farmazia
- Farmaetxe ortopedia
- Farmaetxe parafamarzia
- Rekalde farmazia
- Satya Yoga Ordizia Eskola
- 19/90 Gastroteka Ordizia
- Herriko taberna
- Ibai taberna
- Itoitz taberna
- Leizea taberna
- Martinez jatetxea
- Nerea taberna
- Olano taberna
- Pottoka taberna
- Tximista sagardotegia
- Zortziko taberna













