Zaintzen diagnostikoa osatzeko galdetegia
Ordizian ematen diren zaintzen errealitatea aztertzea galdetegiaren helburua. Ordizian zaindu edo Ordizian bizi direnei parte hartzeko deia egin diete.
Barrena jauregiaren atarian jarri dute ondorioen erakusketa.Ordiziako Udala. Ordiziako Zaintza Mahaiak bultzatuta herriko zaintza lanen inguruko diagnostikoa egiten ari da, herri mailan ematen diren zaintzen errealitatea aztertzeko asmoz. Horretarako, inkesta edo galdetegia betetzeko eskakizuna egin diete, Ordizian zaindu edo Ordizian bizi direnei.
Herri mailan ematen diren zaintza errealitatea aztertzea da helburu nagusia, eta horren baitan, zaintzaile eta zainduen behar eta eskakizunak identifikatzea.
Besteak beste, inguruko zaintza ez ordainduari buruzko galderak barne hartzen ditu, hau da, ordainsaririk jaso gabe egiten ditugun zaintza lan guztiak (txikiak, adinekoak, bizilagunak, komunitatea, gu geu…).
Ondorioak, Barrenan
Bestalde, urriaren 13an egindako Ordiziako Zaintza Mahaiaren entzute komunitarioko saioan ateratako edukiak marrazki bidez jaso ziren, eta orain ikusgai egongo dira azaroaren 7ra bitartean, Barrenan.













