'All Iron' arte erakusketa ikusteko azken egunak
Txillida Lantokian dago ikusgai, igandera arte. Legazpiko ondare industriala eta arte garaikidea uztartzen ditu.
Fermin Diez de Ulzurrun artista, erakusketaren inaugurazio egunean azalpenak ematen.Lenbur Fundazioa Lenbur Fundazioak antolatutako After 2. All Iron erakusketa ikusteko azken egunak izango dira asteburukoak. Fermin Diez de Ulzurrun artista eta Cesar Novella arte komisarioa dira egileak, eta bertan, Legazpiko ondare industriala eta arte garaikidea uztartzen dituzte.
Txillida Lantokian egongo da ikusgai gaur 17:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandean 11:30etik 13:30era.













