Marea gorria Ordiziara iritsi da
Goierri Gorri futbol klubak 2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena egin du Ordizian. 324 jokalari dabiltza 21 taldetan.
Goierri Gorri futbol kluba Loinaz Agirre. Goierri Gorri futbol klubak Ordizia aukeratu du 2025-2026 denboraldiko taldeen aurkezpena egiteko. Marea gorriak hartu du gaur arratsaldean Ordizia.
Beasaindik eta Lazkaotik 16:45ean abiatutako zutabeek bat egin dute Barrena parkean, eta bertan atera dute familia argazkia. 21 taldetan, 324 jokalari dabiltza aurtengo denboraldian Goierri Gorrin.
Behin familia argazkia ateratakoan, Plaza Nagusira joan dira jokalariak, mailaz maila, taldez talde, aurkezpenak egiteko.
Argazkiak: LoinazAgirre.














