Klase partikularrak emateko boluntarioak behar dituzte Legazpin
Larrosain Gune Sozialistak egin du deialdia. Interesatuei begira, bilera egingo dute Kultur Etxean datorren astelehenean, hilak 21.
Legazpiko Larrosain Gune Sozialistan klase partikularrak ematen dizkiete doan, horien beharra duten herriko ikasleei. Astearteetan eta ostegunetan izaten dira klaseak, 17:00etatik 18:00etara, HH5etik LH4ra bitarteko ikasleentzat, eta 18:00etatik 19:00etara, LH5etik DBH1ra bitartekoentzat.
Irakasleek modu boluntarioan eta desinteresatuan egiten dute lan, eta gehiago behar dira. Parte hartzeko interesa duen orori zuzenduta, bilera ireki bat antolatu dute datorren astelehenerako, hilak 21. 19:00etan izango da. Kultur Etxean.
Laguntzeko prest dagoen edonor ongietorria izango dela diote, eta lan hori egiteko ez dela beharrezkoa irakaslea izatea.













