Oiangu parkeko bi eraikinetako lanak azken txanpan
Baserri-aterpetxeak, 56 pertsonentzako edukiera izango duten 8 logela izango ditu, eta beheko solairuan taberna-jatetxe zerbitzua mantenduko da. Ondoko eraikinean, erabilera anitzeko bi areto egokitzen ari dira.
Marta Ortega, Adur Ezenarro eta Ainhoa Jimenez Ordiziako udal ordezkariak Oianguko lanak ikusten izan dira. Ordiziako Oiangu baserriko eta ondoko eraikineko obrak amaitzear daudela jakinarazi du udalak, “Oiangu naturgune preziatua indartzeko proiektu estrategikoa” dena.
Baserri-aterpetxeak, 56 pertsonentzako edukiera izango duten 8 logela izango ditu. Beheko solairuan taberna-jatetxe zerbitzua mantenduko da.
Ondoko eraikina, berriz, “erabilera anitzeko bi areto berrirekin egokituko da, parkeko jardueretarako, Natur-Eskolako eta beste ekintza batzuetarako izango da”.
Iparragirre enpresa ari da lanak egiten, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Next funtsen bidez finantzatuko obra da
.













