Ordiziako Turismo Bulegoaren behin-behineko arreta gunea, Goitia kalean
D’Elikatuz zentroan berrikuntza lanak egiten hasiko dira datozen asteetan. Ondorioz, urtarrilaren 20tik aurrera, Turismo Bulegoaren arreta gunearen behin-behineko bulegoa Goitia kalean kokatuko dute.
Ordiziako D’Elikatuz zentroan berrikuntza lanak egiten hasiko dira datozen asteetan. Ondorioz, urtarrilaren 20tik aurrera, Andra Mari kaleko Turismo Bulegoaren arreta gunearen behin-behineko bulegoa Goitia kalean kokatuko dute. Lanak martxorako amaitzea aurreikusten dute.
Ordiziako Udalak “herritarren eta bisitarien ulermena eskertzen du, eta adierazi du jarduketa honek D’Elikatuz zentroaren zerbitzuak eta instalazioak hobetzea duela helburu”.
Next Generation funtsen bidez finantzatutako obra da.













