Aiora Comontes da Legazpiko udal egutegiko otsaileko irabazlea
Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Martxoko lehiaketa martxan dago dagoeneko.
Aiora Comontes da Legazpiko Udalaren egutegiko irabazle berria. Otsaileko lehiaketa irabazi du, hil horri dagokion galderarenAskatasuna zela asmatuta. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela izan du saria, eta Miryam Galilea zinegotziak eman dio.
Aurtengo egutegia kirolari eta osasun mentalari eskainitakoa da, eta bi gaiei horiei lotutako galderak asmatu beharko dira hilero, argazkiaren laguntzarekin. Urteko bigarren lehiaketan egindako galderari 103 herritarrek erantzun diote zuzen, eta guztien artean egindako zozketan atera da irabazle Aiora Comontes.
Orain martxoko lehiaketa dago martxan, eta www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.













