Ampo Ordiziak Madrilen, Liceo Frances taldearen aurkako partidarekin hasiko du irailaren 26-27ko asteburuan 2026-2027 denboraldia, Simone Ragusi entrenatzaile berriarekin. Altamirako lehen partida, urriaren lehen asteburuan izango da, Madrilgo Pozueloren aurka.
Hainbat berritasun badira lehian: Ohorezko Mailan hamar talde lehiatuko dira eta 18 partida jokatuko dituzte liga erregularrean. Lehen lau taldeek Ohorezko Mailako titulua irabazteko lehia jokatuko dute (iaz zortzi izan ziren), eta sailkapeneko azkeneko taldeak, zuzenean, maila galduko du.
Kopako lehenengo partidak aldiz, azaroan jokatuko dira.
Ampo Ordiziaren egutegia
- Irailak 26-27: Liceo Frances-Ampo Ordizia
- Urriak 3-4: Ampo Ordizia-Pozuelo
- Urriak 10-11: Alcobendas-Ampo Ordizia
- Urriak 24-25: Ampo Ordizia-VRAC
- Urriak 31-Azaroak 1: La Vila-Ampo Ordizia
- Azaroak 7-8: Ampo Ordizia-Cisneros
- Abenduak 12-13: Burgos-Ampo Ordizia
- Abenduak 19-20: Santboiana-Ampo Ordizia
- Urtarrilak 16-17: Ampo Ordizia-El Salvador
- Urtarrilak 23-24: Ampo Ordizia-Liceo Francés
- Otsailak 13-14: Pozuelo-Ampo Ordizia
- Otsailak 20-21: Ampo Ordizia-Alcobendas
- Martxoak 6-7: VRAC-Ampo Ordizia
- Martxoak 13-14: Ampo Ordizia-La Vila
- Martxoak 20-21: Cisneros-Ampo Ordizia
- Apirilak 3-4: Ampo Ordizia-Burgos
- Apirilak 10-11: Ampo Ordizia-Santboiana
- Apirilak 17-18: El Salvador-Ampo Ordizia












