Ekintzaz beteriko asteekin itxi dute ikasturtea Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan
Oporretan daude orain. Irailaren 2an hasiko dira lanean hezitzaileak, eta Gazte-txokoa irailaren 9an irekiko dute, ohiko ordutegiarekin.
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua oporretan dago. Herriko 11 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek ekintzaz beteriko asteak izan dituzte, ikasturtea ixteko. Oporren ondoren, irailaren 2an hasiko dira lanean zerbitzuko hezitzaileak sare sozialekin, eta irailaren 9an irekiko dute Gazte-Txokoa, ohiko ordutegiarekin.
Legazpiko nerabeek “uda ahaztezina” izan dute, batez ere azken asteetan Nerabeentzako Zerbitzuak antolatuta egin dituzten irteerei esker. Gasteizko Kartingean, Seignosseko acuaparkean eta Donostian izan dira, besteak beste.
Gainera, Treba Nerabeak programaren barruan, sexualitateari buruz hausnartu dute Ageda Blasco trebatzailearekin, eta aurreko asteko ostiralean, Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguna ere ospatu zuten azokan, postu bat harri eta herritarrei pintxoak eskainiz.
Orain oporretan dago zerbitzua, eta hezitzaileak ez dira itzuliko irailaren 2era arte. Orduan, sare sozialekin hasiko dira lanean, gaztetxoekin hartu-harremanak berreskuratuz. Ondoren, irailaren 9an Gazte-Txokoa irekiko dute.












