Aritz Egea eta Mayi Mujika luzean irabazle, eta Azzedine Elhamidi eta Miren Bastida motzean
Legazpin III. Korosti Trail mendi lasterketa jokatu da, Goierriko Trail Kopako azken proba. 246 korrikalarik hartu dute parte lasterketa motzean, eta luzean, 130ek.
Korosti Traileko irabazleak.Loinaz Agirre. Goiza hotz esnatu da Legazpin, baina giroa bero izan da III. Korosti Traileko bi lasterketetako ibilbidean eta helmugan. 09:30ean, 23,4 kilometroko ibilbide luzeko 130 korrikalariak abiatu dira Euskal Herria plazatik, eta 10:15ean 13,5 kilometroko ibilbide motzekoak (246). Mendian ikusle asko izan dira korrikalariak animatzen, eta helmugan ere bai.
Sailkapenak honela geratu dira:
Lasterketa luzea, gizonezkoak:
- Aritz Egea (Zumarraga). 1:55:08.
- Aner Arozena (Zumarraga). 1:59.54.
- Imanol Inza (Gabiria). 2:01:28.
Lasterketa luzea, emakumezkoak:
- May Mujika (Legazpi). 2:21:41.
- Adirane Peñagarikano (Urretxu). 2:21:56.
- Miren Goikoetxea (Urnieta). 2:36:07.
Lasterketa motza, gizonezkoak:
- Azzedine Elhamidi (Zegama). 1:07:56.
- Manez Urriza (Legazpi). 1:12:23.
- Xabier Igargutxi (Legazpi). 1:12:23.
Lasterketa motza, emakumezkoak:
- Miren Bastida (Azpeitia). 1:21:09.
- Laida Elizegi (Zaldibia). 1: 21:21.
- Intza Urrestarazu (Ordizia). 1:23:49.
Jentiletxen azkarrenak
Jentiletxe azkarrenak igo duten bi korrikalariei ere sariak eman dizkiete. Aritz Egearentzat eta Mayi Mujikarentzat izan dira sariak.
Jokin Uribetxeberria gogoan
Jokin Uribetxeberria zena oso presente izan den eguna izan da. Aritz Egea urretxuarrak bera izan du gogoan lasterketaren amaieran ere. 12:30ean, berriz, Uribetxeberriaren kuadrillakoak sartu dira helmugan, txalo artean. Sari banaketa ekitaldia hasterako, senideek jaso dute lehen oroigarria.
Festa giroa
Eguzki epeletan, eguerdi partean festa giroa nagusitu da Legazpin. Korrikalariez gain, artisau postuak, Segurako talogileak eta haurrentzako jokoak ere izan baitira.













