Beasaingo margolari sarituak
Arrano Kulturak antolatuta, Jendaurreko 35. Margo Sariketa jokatu da Beasainen. Bonberie eraikin berrituko lehen ekitaldia izan da.
Beasaingo Jendaurreko 35. Margo Sariketako irabazleak.Loinaz Agirre. Beasaingo kaleetan eta txokoetan, nonahi, margolariak ikusi ahal izan dira gaur goizean. Arrano Kulturak antolatutako Jendaurreko 35. Margo Sariketako parte hartzaileak ziren.
Bonberien hasi eta bukatu da gaurko ekitaldia. Bonberieko lehen ekitaldia izan da. Eraikin berrituan zigilatu dituzte mihiseak eta sari banaketa ere bertan egin da, 18:30ean. 27 lagunek hartu dute parte eta lehiaketan margotutako lanak ikusgai daude Bonberien, azaroaren 1era arte, 18:00etatik 20:00etara.
Sarituak
Jokin Telleriak, Iban Aranburuk, Juan Aiestak, Javier Sotok, Jesus Lopez Zuluetak eta Gurutze Mujikak osatu dute epaimahaia. Mailaz maila, ondorengoak izan dira sarituak:
Helduak
- Yohana Sodevilla (Viana, Nafarroa).
- Jose Miguel Arranz (Erandio, Bizkaia).
- Eduardo Alsasua (Gasteiz, Araba).
Herriko helduak
- Beñat Mujika
- Moises Garcia.
13-17 urte arteko gazteak (orokorrak)
- Paula Arruza (Ispaster, Bizkaia)
13-17 urte asrteko herrikoak
- Maelie Maze
12 urte arteko haurrak
- Leizar Furundarena
Akzesita, Fernando Uretarentzat (Artzeniega, Araba) izan da.













