Goierri Kopa Trail erabakita
Legazpiko Korosti Trail izan da azken proba puntuagarria. Kopa solidarioa izan da. Izen-emate bakoitzagatik euro bana eman dizkiote, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteari.
Urtarrilaren 18an Garinen hasi eta gaur bukatu da Legazpin, Korosti Trailekin 2026ko Goierri Kopa Trail. Guztira 11 proba puntuagarri jokatuta, sariak gaur banatu dira Legazpin. Sailkapenak honela geratu dira:
- Trail, emakumezkoak: Maite Murgia, Edurne Ormazabal eta Adirane Peñagarikano.
- Trail, gizonezkoak: Egoitz Arrieta, Aitor Arotzena eta Arkaitz Elortza.
- Sprint, emakumezkoak: Nora Anton, Intza Urrestarazu eta Elene Alberdi.
- Sprint, gizonezkoak: Iban San Juan, Bingen Erauskin eta Mattin Intxausti.
2.775 euroko dohaintza
Kopa solidarioa izan da aurtengoa. Izen-emate bakoitzagatik euro bana eman dizkiote, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteari. Guztira, 2.775 euroko dohaintza.
Proba guztietako parte hartzaileak
Sari banaketaren amaieran adierazi dutenez, 2027ko Goierri Kopa Trailen aurkezpenean aurtengo lasterketa guztietan parte hartu duten korrikalariei sari berezi bana emango diete.

Trail, emakumezkoen podiuma: Maite Murgia, Edurne Ormazabal eta Adirane Peñagarikano.

Trail gizonezkoak: Egoitz Arrieta, Aitor Arotzena eta Arkaitz Elortza.

Sprint, gizonezkoak: Iban San Juan, Bingen Erauskin eta Mattin Intxausti.

Sprint, emakumezkoak: Nora Anton, Intza Urrestarazu eta Elene Alberdi.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteari diru ekarpena egin diote.Loinaz Agirre.
Goierri Kopa Trail 2026
- Urtarrilak 18: Garin Mendi Lasterketa (Beasain)
- Otsailak 15: Ordiziako Mendi Lasterketa (Ordizia)
- Martxoak 1: UZ Trail (Urretxu-Zumarraga)
- Apirilak 18: Leharrei Mendi Lasterketa (Gabiria)
- Maiatzak 3: Segura-Zerain Mendi Lasterketa (Segura-Zerain)
- Maiatzak 9: Txindokiko KB (Abaltzisketa)
- Maiatzak 16: Zaldibiako Mendi Lasterketa (Zaldibia)
- Ekainak 27: Lazkaoko Mendi Lasterketa (Lazkao)
- Uztailak 19: Aztiriko Mendi Lasterketa (Aztiria)
- Irailak 13: Axari Trail (Idiazabal)
- Urriak 18: Korosti Trail (Legazpi)













