Euskal Jolasen festa ospatuko da larunbatean Legazpin
Sorgintxulo aisialdi taldeak dinamizatuko du. Izena emateko azken eguna osteguna da.
Sorgintxulok dinamizatuta, euskal jolasen festa ospatuko da larunbatean, urriak 24, plazan, 17:00etatik aurrera, edo Azokan eguraldi txarra egiten badu. HHko 3. mailatik LHko 4. mailara bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago.
Ostegunean 14:00etan amaituko da izena emateko epea, udalaren www.legazpi.eus webgunean













