Legazpik bat egin du bularreko minbiziaren nazioarteko egunarekin
Katxalin elkarteak hitzaldi bat, pintxo-pote solidarioa eta diru bilketak antolatu ditu datozen egunetarako, eta udalak begizta arrosa jarriko du udaletxeko balkoian, eta gauez kolore arrosarekin argiztatuko ditu eraikineko fatxadak.
Gaur, urriak 19, bularreko minbiziaren nazioarteko eguna dela baliatuta, Legazpiko Katxalin elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu gaixotasun horri buruz sentsibilizatzeko, eta aldi berean, gizonezkoen osasunari keinu bat egiteko.
Udalak ere bat egin du egun honekin, eta begizta arrosa jarriko du udaletxeko balkoian, eta gauez kolore arrosarekin argiztatuko ditu eraikineko fatxadak.
Biharko, eta gizonezkoen gaixotasunei tokia eginda, Movember mugimendua ezagutarazteko hitzaldia antolatu dute. Gizarte Etxean egingo dute, Movember, gertutik izenburuarekin, 18:00etan hasita.
Asteazkenean, urriak 21, pintxo-pote solidarioa egingo dute Laubiden, eta postulazio solidarioak ere egingo dituzte, ostiralean plazan, eta larunbatean, Kale Nagusiko Eroski ondoan. Elkartearen materiala ere salduko dute.













