Mari eta Basajaun itzuli dira
Euriagatik Ezkiagako frontoian izan da aurkezpena. Jesus Garcia erraldoigile eta konpartsako lehendakariak berritu ditu bi erraldoi horiek.
Mari eta Basajaun erraldoiak, erdian, eta aurrean Jesus Garcia erraldoigilea.Mikel De las Heras Ekaitz Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ostiralean egindako Beasain Mitoen Bihotzean: Basajaun eta Mariren etorrera antzezlanarekin batera, itzuli dira Mari eta Basajaun erraldoiak Beasainera. Euriagatik Ezkiagako frontoian izan zen aurkezpena. Jesus Garcia erraldoigile eta konpartsako lehendakariak berritu ditu bi erraldoi horiek, eta jatorrizko tamaina eman die: 4,20 metro neurtzen du Marik, eta 4,40 metro Basajaunek.
Larunbatean, berriz, buruarin tailerra eta euskal mitologiarekin lotutako jolasak izan ziren Gernika pasealekuko frontoian.
Argazkiak eta bideoa: Mikel De Las Heras














