Goiz Deia txistulari bandak kalejira egingo du igandean
Hilean behin, igande goizez egiten dituen emanaldien agendari ekin dio berriz ere bandak.
Goiz Deia txistulariak Brinkolako jaietan egindako kalejiran, aurtengo abuztuan.Tere Madinabeitia Goiz Deia txistulari bandak ekin dio hilean behin igande goizez herriko auzoz auzo egiten dituen kalejiren agendari.
Igande honetan aterako dira Legazpiko txistulariak kalera 09:00etan, eta Itxaropen eta Domingo Agirre auzoetan, Aizkorri kalean eta Bikuña-enea plazan ibiliko dira goiza txistu eta atabal doinuekin girotzen.













