Burdin jaurtiketaren txapelketa, lehenengoz Legazpin
Kimuberri elkarteak antolatu du, Ardanbidetako igandeko erromeriarako. Eguerdi aldera egingo da, eta herritar guztiek parte hartu dezakete.
Ormaiztegin harriarekin bezala, Legazpin burdin totxoaren jaurtiketa txapelketa egingo dute. Ormaiztegin harriarekin, Nafarroako Martzillan aitzurrarekin, eta Errioxako hainbat herritan xirmendu sortarekin egiten duten bezala, Legazpin burdin totxoarekin egingo dute jaurtiketa txapelketa.
Igandean estreinatuko dute jokoa, Ardanbidetako erromerian. Kimuberri kultura elkarteko kideek asmatu dute, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbita.
Mirandaolako burdinolatik eramango dute burdin totxoa, 4 kilo pisatzen duena, eta urrutien botatzen dutenentzat, sariak izango dira, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan banatuta.
Haurrentzako jolas eta herri kirol saioaren ondoren izango da txapelketa, eguerdi aldera.













