Ekintzaileei zuzendutako laguntzak, Uggasaren eskutik
Aholkularitza eta tutoretza zerbitzua eskainiko du garapen agentziak, Lanbideren programa baten barruan. Negozio ideia bat dutenei zuzenduta dago.
UGGASA Urola Garaiko Garapen Agentziak martxan jarritako tutoretza saioei esker, negozio edo ekintziletza ideia bat duten pertsonek aukera izango dute proiektua garatzeko eta martxan jartzeko. Lanbideren ekintzailetza sustatzeko programaren baitan kokatzen da laguntza, aholkularitza eta tutoretza zerbitzu hau.
Programaren helburua da negozio ideia bat duten pertsonei beren proiektuaren bideragarritasuna aztertzen laguntzea, negozio plana lantzea eta jarduera ekonomikoa martxan jartzeko beharrezko urratsak prestatzea. Horretarako, parte hartzaile bakoitzak gutxienez 25 orduko laguntza prozesu pertsonalizatua jasoko du, banakako tutoretzak eta aholkularitza espezializatua uztartuz.
Laguntza prozesuak hiru eta bost hilabete arteko iraupena izango du, eta bertan negozio ideia definitu, bideragarritasuna aztertu eta proiektua martxan jartzeko beharrezko tresnak landuko dituzte. Amaieran, tutoretza eta aholkularitzaz gain, diru laguntza bat jaso ahal izango dute partaideek, beti ere baldintzak betetzen badituzte.
Programan parte hartu ahal izango dute Lanbiden enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonek, eta enpresa edo jarduera ekonomiko berri bat abian jartzeko asmoa duten pertsonek. Parte hartu nahi dutenen arteko hautaketan lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako gazteek, 45 urtetik gorako pertsonek, eta diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonek. Era berean, emakumeen ekintzailetza sustatuko da. Informazio
Interesa duten pertsonek informazio gehiago jaso dezakete UGGASArekin harremanetan jarrita 943 72 58 31 telefono zenbakian, edo
aamenabar@uggasa.eus helbidera idatzita.
UGGASAk 30 urte baino gehiagoko esperientzia du ekintziletza sustatzen, eta urte hauetan ehunka proiektu lagundu ditu eskualdean, enpresa berriak sortzen, jarduera ekonomikoa indarzten eta enplegua sustatzen lagunduz.













