Rafa Jarit oroimenean izango dute Beasain K.E.-ren partidetan
Hirugarren Federazio mailako taldearen partidaren aurretik, hitz batzuk irakurriko dituzte, familiartekoei oroigarria emango diete, eta minutuko isilunea egingo dute klubeko gainerako jokalari guztiak zelaian direla.
Rafa Jarit oroigarriarekin, Beasain K.E.-k egindako aitortzan, irailaren 26an.Beasain K.E. Bihar, larunbata, Rafa Jarit oroimenean izango dute Beasain Kirol Elkartearen futbol partida bakoitzaren aurretik. “Omenaldi xume bat” egin nahi diola azaldu du klubak. Hirugarren Federazio mailako taldearen partidaren aurretik, hitz batzuk irakurriko dituzte, familiartekoei oroigarria emango diete, eta minutuko isilunea egingo dute klubeko gainerako jokalari guztiak zelaian direla.
Urte asko eman zituen Rafa Jaritek klubaren alde lanean, joan den urriaren 18an hil zen arte. Gainerako Beasain K.E.-ren partida guztietan ere minutuko isilunea egingo dute, eta klubeko talde guztiek krespoi beltzarekin jokatuko dituzte partidak Jariten oroimenez. Hirugarren Federazio mailako taldeak Real Union B-ren aurka jokatuko du Loinatz zelaian bihar, 16:30ean hasita.













