Ostiral iluntzean hasita, santanastasietan bete-betean daude murgilduta urretxuarrak. Mendiaraz anaiek irakurri zuten pregoia eta ordutik astelehenera arte festa nagusituko da Urretxun.
Laster jakinaraziko dute Ordiziako gazta lehiaketa irabazi duen artzainaren izena; oraingoz, ordea, hamalau finalisten izenak jakinarazi dituzte, eta bi goierritar daude horien artean, Olaberriko Aizpea gaztandegia eta Gabiriako Baztarrika baserria. Ordubatetik aurrera jakinaraziko dute zein den latxa ardiaren esneaz egindako gazta-lehiaketako irabazlea. Haren ondoren hasiko da enkantea.
Ordu beteko atzerapenarekin, baina abiatu dira Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak ere. Eguraldia dela-eta, 00:00etan irten dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik, eta antolatzaileen erabakien ondorioz, ezin izango dute Txindoki igo. Hala jakinarazi diete korrikalariei ere gua erdia puntuan zenean. Bihar helmugan, 10:00ak alderako espero dute G2Hko aurtengo lehen korrikalaria.
Abiatu dira korrikalariak mendian gora. 18:00etan puntuan ekin diote ibilbideari Beasaingo Loinazko San Martin plazan, eta 168 kilometro dituzte orain aurretik. Eguraldia lagun bada, Txindoki eta Aizkorri igo beharko dituzte, eta tartean hainbat eta hainbat gailur gehiago. Plaza inguruak eta Kale Nagusia jendez gainezka zirela irten dira korrikalriak, eta lehena bihar arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Beasaingo plazako helmugara. 23:00etan Goierriko Bi Handiak probako korrikalrien txanda izango da.
Jendetza elkartu da aurten ere Mutiloako jaietako sagardo dastaketan. Festa egun guztietatik sagardo dastaketa eguna izaten da Mutiloan jende gehien elkartzen den eguna, eta aurten ere hala izan da. Aurtengoa dastaketa egiten duten 26. aldia izan da.