Liburuak eta diskoak goierritarren zain eskualdeko bost liburu azoketan

Seguran, Ataunen (Aia auzoan), Lazkaon, Ordizian eta Beasainen liburu eta disko azokak egiten ari dira. Azokak batzen gaitu lemapean, egitarau oparoak prestatu dituzte bost azoketako arduradunek, eta udalen laguntzari esker produktuak %15eko deskontuarekin erosi ahalko dira. “Euskaraz egindako produktuen, jostailuen, liburuen eta irakurtzekoen artean” aukera zabala dago, eta berdin diskogintzaren eta bestelako produktuen artean –tartean daude HITZAren produktuak ere: motxilak, aterkiak, egutegiak, eskualde osoa hartzen duen zerbitzuen gida…– Bihar arratsaldera arte egongo dira zabalik liburu eta disko azokak, herri bakoitzean aurkezpen eta ekintza ezberdinekin. Goierriko musikariek eta idazleek egindako lanak ere azoketan erosi ahalko dira. Ikusi egitarau guztiak hemen.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa