http://youtu.be/nqiXQoU0zeI Atzo bukatu zen 35/02 epaiketaren auzi saioa, eta epaiaren zain gelditu dira akusatuak. Herriko tabernen kontrako auzia bezala ezagutzen denak, kontrako jarrera asko sortu ditu Euskal Herrian; horren erakusgarri dira aste honetan, Goierriko hainbat herritan egin dituzten elkarretaratzeak. Bilkura horietan, epaiketa salatzeaz gainera, auzipetuak libre uzteko eskatu dute dozenaka herritarrek. Bideoko irudiak Urretxu-Zumarragako bilkurakoak dira.