Urola Garaiko Koordinadora Feministak prentsaurrekoa eman du azkenaldian eraso sexistak egon direla salatzeko eta Zumarragako jaietan egongo diren ekitaldien berri emateko. Prentsaurrekoa atzo arratsaldean izan zen, Areizaga-Kalebarren plazan. Duela bi
EH Bilduren Urretxuko udal taldeak prentsaurrekoa eman du legealdiko lehen urtearen balorazioa egiteko. Gobernu taldeak elkarlanari muzin egin diola eta PSE-EErekin ezkutuko hitzarmen bat duela salatu dute. Prentsaurrekoa atzo eman
'Amnistiaren bidean, euskal preso eta iheslariak etxera' lelopean Casillatik 12:00etan abiatuko da manifestazioa. Bihar Beasainen hitzaldia egingo dute gai berarekin
Independentistak sareak euskal Estatuaren aldeko aldarria egin du gaur arratsaldean Urretxun. Ekainaren 5eko herri galdeketak txalotu ditu eta herritar guztiei bozkatzeko deia egin die. Galdeketek Euskal Herriaren etorkizunari buruz hausnartzeko
Gure Esku Dagok herri galdeketa antolatu du ekainaren 5erako eta Goierriko Independentistak sareak agerraldi bat deitu du galdeketa honi babesa emateko, herritarrak parte hartzera animatzeko eta baiezkoaren aldeko kanpaina egiteko.
Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena eman ahal izateko epea datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, irekiko dute. Aurten maiatzaren 20an jokatuko da Zegama-Aizkorri, eta Munduko Kopako lehen proba puntuagarria izango da. Izen emateari, zozketari eta...
Maiatzaren 22an egindako hauteskundeen ondoren, eta azken asteetan hainbat herritarrek egindako galderei erantzunez, EAJ alderdiak Beasainen eman dituen pausoak eta hartu dituen erabakiak eman ditu jakitera goizean udaletxean egin duten agerraldian. Hauteskundeetako emaitzak jakin ondorengo “negoziazio prozesuan”, Bildu koalizioak esandako “gezurrak eta betiko irainak” salatu dituzte jeltzaleek, eta prozesu horretan, zein udalak osatzeko egunean, EAJ-k izan zuen jarrera azaldu dute. Prentsaurrekoaren hasieran, Bilduk ekainaren 9an egindako agerraldian esandakoak ekarri ditu gogora Aitor Aldasorok, eta gaineratu du errealitateak erakutsi duela “Bilduk Eusko Alderdi Jeltzaleari leporatutakoak ez direla egia”. EAJ-k “herrigintza politika eta demokraziaren bidetik egin behar dela esan zuela eta euskal gizarteari bide hori erakutsi zaiola” esan zuenetik urte asko igaro direla ere gaineratu du, eta EAJ ez dela egon eta ez dagoela “demokrazia irentsi ezinik”. Horregatik guztiagatik, Beasaingo Udalean gobernua eskuratu dutenei eta ezker abertzaleari, “gezurra erabiltzeari eta urteetan erein duten giro nahasteari utzi diezaiotela” eskatu diete jeltzaileek. Demokrazian dena ez da libre EAJren arrazoia eta egitekoa, “Euskadi baketsu eta libre baten alde” egitea dela azpimarratu du Aldasorok, “Euskadi euskaldunon aberria” delako, herri bat delako eta herri eskubideak dituztela defendatzen dutelako. Horregatik, demokrazian dena ez dela libre esan du, eta hitza ez dagoela “irantzeko eta gezurra zabaltzeko” erabiltzerik, horrek “prezio” [...]
Beasaingo Bilduko ordezkariek, agerraldia egin dute gaur, herritarrek beraiengan izan duten konfidantza eskertzeko. Bertan adierazi dute dagoeneko hasi direla Beasaingo Udalean ordezkaritza duten beste alderdiekin harremanetan jartzen, maiatzaren 22ko hauteskundeetan botoen gehiengoa lortu arren, gobernua osatzeko aukera ezberdinak aztertzen ari baitira. “Alderdi guztien parte hartzea” lortzen saiatuko direla gaineratu dute, “beti horren aldekoak izan garelako eta gure bokazioari eutsi nahi diogulako lehen unetik”, zehaztu du Koldo Agirrek, Beasaingo Biduko zerrendaburuak. Ospakizunak atzean utzita, “pozez, ilusioz eta arduraz” lanean dihardutela ere gaineratu du Agirrek. Eskerrak beasaindarrei Udaletxe aurrean egin duten agerraldian, herritarrek koalizioa osatzen dutenengan jarri duten konfidantza eskertu nahi izan dute ezer baino lehen: “Poza eta ardura izan ziren emaitzak jakin orduko izan genituen sentimenduak, eta hala adierazi nahi dugu herritarren aurrean, apaltasunez, baina gogo biziz, arduraz baina guztion parte hartzearekin asmatuko dugunaren konfidantzarekin”. Bilduk udal hauteskundeetan jasotako boto kopuruak (%31,4) “herrian independentzia zaleon hautua berretsi” dela ere esan dute, eta “Euskal Herrian irekitzen ari den aro berriari auspoa eman dion ilusio olatua” beraiengana ere iritsi dela azpimarratu dute. Hauteskundeetako emaitzek, “argazki anitza” sortu dutela irizten dute koalizioko kideek, “baina baita argia ere”. Horregatik, Beasainen politika egiteko moduetan “aldaketak sortzeko unea” iritsi dela esan dute agerraldian: “Hamarkadetan egin direnak ordezkatzeko [...]