Otsailaren 26tik martxoaren 19ra bitartean kontalari ugari ibiliko dira istorioak kontatzen
Hiromi Yoshida (Japonia), Axen Eskalada (Euskal Herria) eta Olga Zhecheva (Bulgaria) arituko dira ipuin kontaketan.
Ataungo Espilla baserrian nekazaritza ekologikoan jarduteagatik ezagutuko dute goierritar gehienek Pili Eskisabel (Ataun, 1957). Nekazari izateaz gain, abenturazalea ere bada, ordea. Bi aldiz pentsatu gabe erabaki zuen martxoan Ordiziako Ahozko Kontakizunen lehiaketan parte hartzea, eta hirugarren postua lortu zuen aitak txikitan helarazi zizkion istorio kantatu batzuk taularatuta. Ahozkotasunaren munduak liluratuta utzi zuela dio Eskisabelek. Datorren ostiralean, Ataungo Herri Antzokian, jendaurrean kantatuko ditu berriro bertso haiek, Antzeztaun zikloaren baitan.