Ahoz aho jaialdia badator Ordiziara

Otsailaren 26tik martxoaren 19ra bitartean kontalari ugari ibiliko dira istorioak kontatzen

_DSC6091

Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia aurkeztu zuten atzo, Ordizian

Zortzigarren urtez, aurten ere gerturatzen ari da Ahoz aho jaialdia Ordiziara, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia. Otsailaren 26tik martxoaren 19ra bitartean kontalari ugari ibiliko dira istorioak kontatzen, haur zein helduentzat. Atzo egin zuten aurkezpena, Donostian. Tolosan ere egingo dute ahoz aho jaialdia, bederatzigarrenez. Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari usurbildarra Ordiziako Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetan kontu zaharrekin arituko da ikasleekin. Euskal Herriko ipuin kontalariez gain, mugaz kanpoko kontalariak ere izango direla aurreratu zuten.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa