Euskarazko diskoen eta liburuen sustapenean eta lanketan ari diren zortzi herrik bat egin dute. Bilbon aurkeztu du bere burua Doinuelek.
Txema Zubizarreta ataundarrak egin du bilketa, Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuaren gidaritzapean eta udalarekin itxitako itun bati esker. Ataungo 9.000 leku izen baino gehiago zituen Arinek.
Ohorezko Mugarri aitorpen sari bana emango diete, azaroaren 30ean, Andoainen egingo den kazetaritza eta komunikazio sarien banaketa-ekitaldian.
UEMA mankomunitateak gaur argitaratu du egoera soziolinguistikoaren azterketa. Gehiago jakin arren, gutxiago erabiltzen da. 1991n, %72ko ezagutzarekin, %54koa zen erabilera; 2021ean, %73ko ezagutzarekin, %41ekoa.
Itsasoko udaletxeko aretoan pankarta egin, txapak banatu eta testu bateratua irakurriko dute, ostiralean 18:00etan.
Arerian antzokian, gaur asteartea 19:00etan egingo du umorezko ikuskizuna. Abenduaren 3ra arte, ekitaldi mordoa antolatu dituzte lazkaotarrek.
Uema mankomunitateak eta Tinko Filmeak elkarteak antolatu duten 'Zinuema' egitarauaren barruan, euskarazko hamabi ikus-entzunezko emango dituzte Herri Antzokian, azaroaren bukaeratik otsailera, asteburuetan.
Iazko ekainean Uemak egindako kale neurketak %70ean kokatu du euskararen erabilera, azken neurketan baino 12 puntu beherago. Umeak dira euskaraz gehien egiten dutenak.
Ostiralerako ipuin kontaketak, jolasak eta talo jatea antolatu dituzte. Larunbatean, elkarretaratzea, hamaiketakoa eta txalaparta ikastaroa.
Nerea Arriolak ikuskizuna egingo du, bihar, Arerian. Hiru musika emanaldik itxiko dute egitaraua, asteazkenetik larunbatera.
UEMAko teknikari Eneritz Albizuk eta Gari Goikoetxeak hitz egingo dute. Ostiralean, euskaldundu diren zaldibiarren testigantzak entzuteko solasaldia antolatu dute.
Ahobizi edo Belarriprest paperak aukeratu dituztenei txapa bereizgarria banatzen hasi dira herriko batzordekoak. Ostegun honetan jarraituko dute.
Euskaraz hizketan trebatu nahi dutenekin astean ordubetean elkartzea da egiteko bakarra. Gerrikon, ikastolan, Maizpiden edo udaletxean eman dezakete boluntarioek izena.
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31ra arte dago zabalik. Barnetegietan, ikastaro trinkoetan eta bestelako euskaltegi-ikastaroetan ibili direnek eta dabiltzanek eska dezakete diru laguntza.
Asteburuan eratu zuten euskalgintza mahaia. Ostalariez eta merkatariez gain, Aittu eta Beasaingo Udala ere bertan daude
'Euskara eta feminismoa, elkargunean' hitzaldia egingo du bihar Lorea Agirrek, 19:00etan, kultur etxean.
Oinarrizko harremanetarako hitzak jaso dituzte, hainbat hizkuntzatan. Lazkaoko Udalak 500 ale atera ditu, eta erroldatzera edo izapideak egitera udaletxera joaten direnei banatuko dizkie.
Mariren alabak euskararen bandera ttanttoduna ekarriko du. Balkoiak ttanttoekin apaintzeko eskatu dute