Euskara ikasten ari direnentzat diru laguntzak atera ditu Olaberriko Udalak
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31ra arte dago zabalik. Barnetegietan, ikastaro trinkoetan eta bestelako euskaltegi-ikastaroetan ibili direnek eta dabiltzanek eska dezakete diru laguntza.
Euskararen ikasketa arloko diru laguntzak atera ditu Olaberriko Udalak. Barnetegietan, ikastaro trinkoetan edo euskaltegietako ikastaro arruntetan ibili diren edo dabiltzan olaberritarrek daukate aukera eskatzeko. Urriaren 1etik 31ra bitartean dago eskabideak aurkezteko epea, inprimakia udaletxeko harreran beteta edo olaberria.eus-en.
Pertsona bakoitzak, gehienera ere 800 euroko laguntza jaso ahal izango du. Klaseetako asistentzia edo aprobetxamendua da kontuan hartuko duten aldagai bat. Asistentzia hori %80koa baldin badute, klaseen prezioaren %90eraino berreskura dezakete ikasleek –gehienezko kopururaino, beti ere–.