Bart goizaldean sutea izan da Zumarragako etxebizitza batean. Suhiltzaileak berehala joan dira bertara; 24 urteko gazte bat aurkitu dute, konortea galduta. Etxetik atera eta ospitalera eraman dute gero, bertan artatu
http://youtu.be/uXf42DLxyNY Ordiziako Etxezarreta kaleko etxebizitza bat suak hartu du gaur goizaldeko ordubatean. Txindoki jatetxearen gaineko etxebizitzako logela batean hasi zen sua; 25 bizilagunek beren etxeak utzi behar izan zituzten eta hoteletan pasa dute gaua. Sei suhiltzaile kamioi, hiru anbulantzia eta ertzainak gerturatu ziren bertara; goizaldeko hiruetarako sua kontrolpean zuten. Bizilagun bat Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten kea arnasteagatik eta bertan dago oraindik. Beste bi lagun lekuan bertan artatu zituzten.
Atzo goizaldeko laurak aldera gertatu zela jakinarazi du Segurtasun Sailak, eta gertakariaren unean bertan ziren lekukoek Ertzaintzari azaldu ziotenez, garajeen barnealdetik metal hotsak entzun zituztenean eman zuten abisua. Ertzainek bi gazteak garajearen oinezkoentzako atetik irteten ikusi zituzten, baita eskailera batzuetatik ibai aldera zihoazela ere. Bertan zirela, gazte bat objektu bat gordetzen saiatzen ari zela ikusi zuten ertzainek. Jarraian egiaztatu ahal izan zutenez, lapurreta egiteko erabilitako pikotx bat zen.
Beasaingo herrigunean, tren geltokiaren parean aparkatuta zegoen auto batek su hartu zuen atzo arratsaldean. Ke beltz handia zabaldu zen berehala, eta ezbeharrak, ikusmina sortu zuen; baita kezka ere, handik gertu umeentzako jolastoki bat baitako. Hamar minuturen buruan iritsi ziren suhiltzaileak eta berehala kontrolpean izan zuten sua.
Asteburuan Beasainen hustu zuten etxebizitza bat, luizi bat zela medio. Bart gauean, berriz, Ordizian gertatu da antzeko kasu bat. Euriteen eraginez, Hiruburueta auzoan zegoen horma bat erori zen, 22:30ak aldera. Hormarekin batera, gas hodi bat puskatu zen; haren usaina hartu orduko deitu zuten bizilagunek larrialdi zerbitzuetara. Ingurua aztertu ondoren, Toki Alai etxean bizi diren lau familiei bertatik ateratzeko eskatu zieten. Ertzainak, udaltzainak, suhiltzaileak eta bi anbulantzia bertaratu ziren. Azkenean, bizilagunetako batzuk etxera itzuli ahal izan zuten.
Legorretako Bidegain etxeko 18 eta 20 atarietako bizilagunek gaur arratsaldean itzuli ahalko dute etxera, udal arduradunek adierazi dutenez. Goizean ertzainek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari talde batek aztertu dute luizia etorri den ingurua, ...
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Zumarragan, droga trafikoa egotzita. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atzo izan zen atxiloketa. Kaleko jantziekin zebiltzan bi ertzainek, lehendik droga trafikoarekin lotura zuten bi gazte ikusi
http://youtu.be/Djy6lJ0d-YE Gaur goizeko 09:00ak aldera, kamioi batek ezbeharra izan du Idiazabal eta Olaberriko Ihurre auzoa banatzen dituen biribilgunean. Kamioiak kontrola galdu eta irauli egin da, eta trafikoa eten egin behar izan dute; auto iladak sortu dira, baina pixkanaka trafikoa zabaldu eta arintzea lortu dute. Hala ere, biribilgunearen zati bat itxita dago eta kamioia erretiratzeko lanek aurrera jarraitzen dute oraindik. Tamaina handiko bi garabi ari dira lan horretan; aurrena kamioiak zeraman karga husten ari dira, gero kamioia bera mugitu ahal izateko.
Asteburuan etxebizitza bat hustu behar izan dute Beasainen, luizi baten ondorioz. Larunbat arratsaldeko 15:30 aldera, Bista Alai kaleko 9. zenbakiaren gainera etorri zen lurra, Sagastigoiti aldetik. Teknikariak eta udaletxeko arduradunak berehala joan ziren, eta ingurua aztertu ondoren, segurtasun arrazoiengatik, etxe hartako sei bizitzetako biztanleei bertatik ateratzeko eskatu zieten; batzuk etxetik kanpo pasa zuten gaua, baina gainontzeko familiek atzera itzultzeko aukera izan zuten.