Beasaingo luiziaren irudiak

Asteburuan etxebizitza bat hustu behar izan dute Beasainen, luizi baten ondorioz. Larunbat arratsaldeko 15:30 aldera, Bista Alai kaleko 9. zenbakiaren gainera etorri zen lurra, Sagastigoiti aldetik. Teknikariak eta udaletxeko arduradunak berehala joan ziren, eta ingurua aztertu ondoren, segurtasun arrazoiengatik, etxe hartako sei bizitzetako biztanleei bertatik ateratzeko eskatu zieten; batzuk etxetik kanpo pasa zuten gaua, baina gainontzeko familiek atzera itzultzeko aukera izan zuten.

Asteburuan etxebizitza bat hustu behar izan dute Beasainen, luizi baten ondorioz. Igande arratsaldeko 15:30 aldera, Bista Alai kaleko 9. zenbakiaren gainera etorri zen lurra, Sagastigoiti aldetik. Teknikariak eta udaletxeko arduradunak berehala joan ziren,   eta ingurua aztertu ondoren, segurtasun arrazoiengatik, etxe hartako sei bizitzetako biztanleei bertatik ateratzeko eskatu zieten; batzuk etxetik kanpo pasa zuten gaua, baina gainontzeko familiek atzera itzultzeko aukera izan zuten. Azken aste eta hilabeteetako euriteek eragin dute lur mugimendua, adituen ustez. Larrialdietarako InfoGipuzkoa zerbitzuak argitaratu du bideoa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa