
Lan istripua larunbat honetako 07:00etan gertatu da, Intxausti industrialdeko lantegian. 57 urteko gizonezkoa da hildakoa

Igande arratsaldeko laurak hamar gutxian izan zuen ezbeharra, N-1en, Gasteizerako norantzan. Bertan hil zen 52 urteko gizonezko lazkaotarra. Ertzaintzak ikerketa hasi du, arrazoiak argitzeko.

Lokatz eta harri jausi handia lerratu da mendi aldetik trenbidera. Ormaiztegitik Zumarragara zihoan aldirietako tren batek jo du, eta erdi iraulita geratu da, tunel baten sarreran. Ez da inor zauritu, eta onik atera dira 15 bidaiariak.

Igartza Oleta kalean auto batekin istripua izan zuen. Larri zaurituta, Donostia Ospitalera eraman zuten Urteberri iluntzean. Han hil da gaur goizean.

Istripua izan da Beasainen N-1 errepidean eta Etzeagaraten bi kamioi daude matxuratuta.

Gaur goizean, 10:10ean, auto batek 87 urteko emakume bat harrapatu du Labeaga 2ko zebrabidean (Izarra arraindegi parean). Emakumea ondo zegoen itxuraz, baina badaezpada ere Zumarragako ospitalera eraman dute.

Zamarekin trenbidearen zubia jo du. Trafikoan mantxo dabil

Arratsaldeko 17:30 aldera hiru autoren arteko istripua izan da A-636 errepidean. Une batez errepidea itxi egin dute, baina orain errai bat irekita dago

Gaur goizean kamioi batek bizilagun bat jo du Eitzako baseliza azpiko zebrabidean eta erortzean jasotako kolpearen ondorioz hil egin da. Eitzako bizilagunek kontzentrazioa egin dute iluntzean gertaera salatzeko eta konponbidea