Lazkaoko 33 urteko moto gidari bat hil da, Beasainen atzo istripua izan ondoren
Igartza Oleta kalean auto batekin istripua izan zuen. Larri zaurituta, Donostia Ospitalera eraman zuten Urteberri iluntzean. Han hil da gaur goizean.
Lazkaotar gazte bat hil da zirkulazioko istripu baten ondorioz. Motor gidaria da. Ezbeharra atzo, asteazkena, 19:50ean gertatu zen Beasainen. Igartza Oleta kalean elkar jo zuten gidatzen ari zen motorrak eta beste auto batek. Larri zaurituta, Donostia Ospitaleko Zaintza Berezietako Unitatean ospitaleratu zuten. Gaur goizean hil da. 33 urte zeuzkan.
2020. urtean Euskal Herrian zirkulazioko istripuan hil den lehenengo pertsona da. 2019an 91 lagun hil ziren, horietatik 22 motozaleak.