Pertsona bat hil da Gabirian, zama-kargagailu bat irauli eta azpian harrapatuta

64373gabiria

Suhiltzaileak istripua gertatu den tokian // Argazkia: Gipuzkoako Suhiltzaileak

Istripu larria gertatu da gaur goizean, Gabiriako Ugaran bailaran. Fenwick erako zama-kargagailu batean zihoan pertsona bat hil da, 11:15ean, ibilgailua irauli eta azpian zapaldu duenean. Trafiko Zuzendaritzak 11:25ean eman du istripuaren berri. Tokian bertan hil da pertsona. Beasaindarra da hildakoa. Gabiriako pasiotar komentu izandako eraikinetik gertu izan da istripua. Antza denez, txakurrentzat pentsua gordetzeko eta saltzeko biltegi modura erabiltzen du jabeak. Pentsua ekarri duen kamioi bat hustera zihoan hildako pertsona —jabearen lagun bat—, ondoko baserri batean zeukan fenwickarekin. Bidean irauli zaio.   komentu
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa