Indarkeria matxista salatzeko giza katea egin dute Ordizian. Gizartearen konpromiso sozial aktiboagoa "beharrezkoa" dela azpimarratu dute
Kimetz emakume elkarteak hileroko lehen ostegunetan antolatzen duen kontzentrazioa egingo da gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea gizarte guztiaren ardura dela eta, bilkurara joateko deia egin du Kimetzek.
Hileroko lehen ostegunetan egin ohi duen bezala, Kimetz emakume elkartean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Indarkeria mota hori bukatzea gizarte guztiaren ardura dela gogoratu du...
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa 09:00ak geroztik ikusi ahal izan da plazan zehar jarri dituzten telebistetan. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria). Ondoren omenaldia Azokan urte gehien daraman Agustina Lopetegiri eta azokan familiako laugarren belaunaldiko ordezkari den Itziar Etxeberriari emakume baserritar bat irudikatzen duen oroigarri bana eman die ondoren Kimetz elkarteko ordezkari batek, eta dokumentalean parte hartu duen emakumeak gehituta, taldeko argazkia atera dute ondoren. Ekitaldia bukatzeko, Kimetzeko ordezkariak emakumeei oroigarriak banatzen aritu dira
Ordiziako Kimetz emakume elkarteak antolatutako Kontakizun Laburren XVIII. Lehiaketaren sari banaketa izango da maiatzaren 25ean, 22:15ean, Barrena kultur etxean. Ondoren, ikuskizuna izango da.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamabost egun falta badira ere, Ordizian bihar bertan egingo dute egun horren harira antolatu duten ekintza programaren barruko lehen ekintza: Margolaritza kalean ekimena. Eta denetan azkena martxoaren 14an izango da, Pago Justo filmaren inguruko bideoforuma. Tartean, oinezko ibilaldi bat, elkarretaratze bat, erakusketa baten inaugurazioa, kafe kontzertu bat eta beste izango dituzte. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Kimetz emakume elkarteak antolatu dituzte ekintzok. Patxi Morales pintura irakasleen ikasleek urteak daramatzate mihise eta margoekin kalera ateratzen emakumeen egunarekin bat eginez. Bihar, 09:30ean elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Aurten bada berritasun bat, izan ere, mihise bat jarriko dute kalean nahi duen herritar orok bertan margotu dezan. Ekimen horrekin kreazio komuna sustatu nahi dute antolatzaileek. Antzerkia, filmak eta musika Datorren astean beste bi ekintza izango dira. Martxoaren lehenean, 15:30ean, oinezko ibilaldia egingo dute, eta 20:00etan, hileko lehen ostegunetan deitzen duten elkarretaratzea izango da, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez! lemapean. Martxoaren 2an, berriz, Urrup taldeak Arrautza kontua antzezlana taularatuko du Herri Antzokian, 22:15ean. Martxoaren 5eko asteari 80 egunean filmaren inguruko bideoforum batekin emango diote hasiera, 17:15ean. Itziar Aizpuru eta Maria Asun Pagoaga aktoreak bertan izango dira. Martxoaren 6an, berriz, Eskubide sexualak eta ugaltze eskubideak erakusketa irekiko dute Barrenan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, [...]
Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako eskolak urriaren 1ean hasiko du kurtsoa. Goierriko hiru emakume elkartek –Asmube, Eraldatzen eta Kimetz– martxan jarritako ekimena da, eta aurten bigarren ikasturtea egingo dute. Izena emateko hiru elk...
Farapi antropologia zentroko Nerea Eliasek eta Araitz Rodriguezek Emakumeen parte hartzea festetan. Berdintasunean parte hartzen al dugu? hitzaldia egingo dute datorren astelehenean, hilak 18, Barrenan, 18:30ean. Hitzaldi-tailer horren bidez festetaz e...
Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko...
Araitz Rodriguezek eta Nerea Eliasek Memoriaren bidea: Emakumeen historia, emakumeekin egindako bidea hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Barrenan, 18:30ean. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hizketaldi hori. Antolatzaileek diotenez, Euskal Herr...
Hileko lehen ostegunetan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu ohi du Ordiziako Kimetz emakume elkarteak, baina apirilari dagokiona –bihar izango beharko litzateke– ez dela egingo jakinarazi du elkarteak, Aste Santuko opor...