Atzo jokatu zuten lehiaketa sei trikitilari-pandero jotzaile bikotek.
Eskolako trikitilariak dira Eneko Urkola (Zaldibia, 2003) eta Irati Artzelus (Lazkao, 2004). Umetan musika eskolan hasiak, kalitate eta exekuzio maila oso ona ...
Zumarraga eta Urretxu trikitilari herriak dira Zumarragako Trikitixaren garaitik. Makina bat trikitilari eman dituzte bi herri hauek: Joxe Oria, Jose Migel Ormazabal, Urteaga anaiak, Zaldua anaiak, Zunzunegi anaiak, Elortza anaiak,
Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du ostiraletik igandera bitartean Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 16 garagardo eta jatekoa egongo dira aukeran: ukondoa, saltxitxak, pizzak, oilasko hegalak… Larunbaterako bazkaria antolatu dute, trikitilariekin.
Zumarragako Andoni Oruesagastik eta Uxue Kerejetak Aiako trikitilari gazteen txapelketa irabazi dute. Igande arratsaldean jokatu zen txapelketa, Aiako San Donato jaietako egitarauaren barruan. Bost bikotek parte hartu zuten. Maila bikaina
Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatzen ari dira dozenaka trikitilari eta pandero-jotzaile
http://youtu.be/RMrMgaTiQow Xapre eta Furriela trikitilariak lagun, giro bikainean pasa zuten igande arratsaldea atzo Oiangun. Dantzarako ohitura zaharrari bultzada emateko asmoz, irailetik urrira bitarterako antolatu duten erromeri biraren lehen hitzordua izan zen Ordiziakoa.
http://youtu.be/cquSxsecTbA Giro paregabea lagun, jendetza bildu zen atzo Kiztitzako ermitan, Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko. Giro eguzkitsuarekin eta beroarekin, itzala gustura hartu zuten bertaratu zirenek. Ohi bezala, meza egin zuten eguerdian ermita kanpoaldean. Bazkal garaian, norberak etxetik eramandako bazkaria jan zuten askok Kizkitzako mahaietan, eta Baltzola anaien trikiti doinuekin nahikoa dantza egiteko aukera izan zuten. Gauean, festak Itsason jarritako karpan jarraitu zuen.
Suediako telebista publikoak Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko Basker dokumentala egin zuen 1963an. Irudi horietako batzuk, Goierrin grabatuak izan ziren, tartean, ...
Ondarearen Europako Jardunaldien baitako ekitaldia da gaurkoa eta soinu txikia balioan jartzea izan da helburua
Zumarragarrak Santa Isabel eguna ospatzen ari dira. 11:00etan Irrintzi taldeko kideek ezpata dantza dantzatu dute eta ondoren meza egon da. Ohorezko aurreskuaren ostean, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioa egon da.
Txirrindulari lasterketa, toka lehiaketa, herri kirolak eta musika izango dira.
Legazpiarrek bakarkako lehen diskoa atera dute: "Elustondo". Martin Aginagalderenak dira kanta gehienak eta Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak ere parte hartu dute, besteak beste.
Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, jendetza bildu da aurten ere Kizkitzan, bertako ama birjinaren eguna ospatzeko. Mendiko botak lokaztu eta gero, meza eman zuten. Gorka Azkarate eta Asier Sasieta bertsolariek eta Lutxurdio eta Aitziber trikitilariek girotu zuten eguna.