
Gurutze deunaren festak hasi dira gaur Itsasondoko Urkia auzoan. 11:00etan meza egon da eta ondoren hamaiketakoa egin dute. Bazkaria ere egingo dute. 19:00etan erromeria egongo da Laja II eta Narbaiza trikitilariekin, 20:00etan suziri jaurtiketa, 21:00etan afaria eta 23:00etan trikitilarien bigarren saioa. Bihar, 12:00etan meza egongo da, ondoren hamaiketakoa Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, 14:30ean bazkaria eta 18:30ean aizkolariak. Olasagasti, Arrospide, Ugarteburu eta Larrañaga aizkolariek parte hartuko dute. Bukatzeko, 20:00etatik aurrera trikitilariek joko dute.