Aztiriarrak Santa Marina jaiak ospatzen ari dira

Gabiria eta Legazpiko Aztiria auzoko bizilagunak Santa Marina jaiak ospatzen ari dira. Gaur herri kirolak, poteoa, patata tortilla lehiaketa, trikitilariak eta bola lehiaketa egon dira. Iluntzean bertso afaria egingo dute Aztiri-Bat elkartean, Gorka Maiz, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi bertsolariekin. Ondoren, erromeria egongo da. Bihar, 09:00etan Gabiriako txistulariek baserriz baserri joko dute. 11:00etan mendi lasterketa eta meza hasiko dira. 12:00etan auzotar helduenari omenaldia egingo diote eta 12.30ean Goruntz taldekoek dantza saioa egingo dute. 13:00etan lasterketako sariak banatuko dituzte. 18:30ean herri kirol saioa egongo da. Xabier Aranburu jarri jasotzaileak eta Iñaki Azurmendi, Irati Astondoa, Xabier Zaldua eta Alazne Etxaburua aizkolariek parte hartuko dute. Ordu berean, bola eta toka txapelketako jokatuko dituzte. Ondoren, erromeria egingo dute trikitilariekin. IMG_9781 IMG_9784 IMG_9786 IMG_9787 IMG_9790 IMG_9791 IMG_9792 IMG_9793 IMG_9795 IMG_9797 IMG_9799 IMG_9801 IMG_9805 IMG_9808
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa