Kizkitzako festa, garai bateko erromerien arrastoan
http://youtu.be/cquSxsecTbA Giro paregabea lagun, jendetza bildu zen atzo Kiztitzako ermitan, Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko. Giro eguzkitsuarekin eta beroarekin, itzala gustura hartu zuten bertaratu zirenek. Ohi bezala, meza egin zuten eguerdian ermita kanpoaldean. Bazkal garaian, norberak etxetik eramandako bazkaria jan zuten askok Kizkitzako mahaietan, eta Baltzola anaien trikiti doinuekin nahikoa dantza egiteko aukera izan zuten. Gauean, festak Itsason jarritako karpan jarraitu zuen.