Udaleko euskara zerbitzuak antolatzen ditu euskararen erabilera sustatzeko
Ane eta Julene Ruiz ahizpek eta Carla Rodriguezek, beasaindarrak izateaz gain, badute beste zerbait komunean: sukaldaritza maite dute. 13, 10 eta 12 urte ...
Herenegun hasi ziren, eta uztailaren 24ra bitartean hainbat ekintza egingo dituzte. Gazteek Sobrongo abentura parkera irteera izango dute 23an.
Uztailaren 17ra arte izango dira udalekuak Gabirian, goizez.
Beasaingo Udalak zabaldu du dagoeneko 2012ko udalekuen eskaintza. Kirola, musika eta aisialdia oinarri hartuta, adin ezberdinetako umeentzako zazpi talde antolatu dituzte. Iazko prezio berak mantendu badituzte ere, eskaintzari eta zerbitzuei eutsi egin nahi izan diote, umeei uda garairako aisialdiko ahalik eta aukera zabalena eskaintzeko asmoz. Iaz 550 haur inguruk parte hartu zuten udako ekintza horietan. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «umeek ekainean ikasturtea bukatzen dutela ikusita, zerbait berezia egiteko aukera» eman nahi diete bi hilabete horietan zehar. Hala, «eskaintza oparoa» osatu dutela uste dute; bi txandatan banatuko dituzte udalekuak, bata ekainaren 25etik uztailaren 6ra, eta bestea uztailaren 9tik 20ra bitartean. Udalekuak, 4 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei daude zuzenduta. Eskaintzarik zabalena, kirol arlokoa izango da aurten ere. Jon Alkaiaga kirolaren udal fundazioko ordezkariak azaldu duenez, «aurten 20 urte betetzen ditu kirol udalekuen eskaintzak». Iaz zerbitzuak zabaldu egin zituzten, eta emaitza «oso ona» izan dela dio; guztira, 511 umek parte hartu zuten kirol arloko ekintzetan. Aurten, prezioak mantendu badituzte ere, «eskaintza horri eutsi» egin nahi izan diote. Kirol udalekuen helburu nagusia, «kirol heziketa aberastea, eta horrekin batera, ikasleen heziketa orokorra bultzatzea» dela azaldu du Alkaiagak. Horrekin batera, ordea, «giro alaia eta afektibitatea eta ariketa fisikoa» bultzatu nahi dituzte, beti ere, kirola lagun giroan, elkartasunean [...]
Lau aukera prestatu dituzte, adin tarte ezberdinen arabera. Hamabost eguneko bi txanda egingo dituzte
Izen-ematea zabalik egongo da ekainaren 20ra arte
Urtero, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Gazte Oporraldiak programan izena emateko epea irekita dago. Martxoaren 26a izango da azken eguna.
Gazte Oporraldiak 14 ...
Ikasturtea amaitu arren, ikasten jarraitzeko modua dute haurrek udan ere. Eskolan asko lantzen ez dituzten hainbat gaietan sakontzeko aukera ematen dute udaleku batzuek, adibidez, teknologian edo musikan. Eta, gainera, gozatuz.
Dagoeneko martxan da Beasaingo udalekuen hirugarren eta azken txanda, eta aurten, inoiz baino ume gehiagok parte hartu dute udarako antolatu dituzten ekintzetan. Denera, 652 haur eta gaztetxo aritu dira Antzizar kiroldegiko kirol eta aisialdi saioetan,...
Legorretako Udalak herrian bertan antolatu du aurten ere udalekua, Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoentzat. Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira jarduerak. Matrikula 30 euro da, eta udaletxean izena ematerakoa...