Gaur bukatu dira Legazpiko haurren udalekuak

Udaleko euskara zerbitzuak antolatzen ditu euskararen erabilera sustatzeko

IMG_2868Aurreko uztailaren 2an hasi ziren Legazpiko euskara zerbitzuak antolatzen dituen haurren udalekuak gaur bukatu dira. Guztira 284 haur ibili dira aurten, eta Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara arteko haurrak izan dira. Udalekuen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea. Adinka banatu dituzte haur taldeak eta bakoitza gune zehatz batean elkartu da egunero. Lakiolara, Mirandaolara, Urtatzazar parkera, zalditegira, igerilekura eta abarrera joan dira. Begiraleei dagokienez, 25 begirale aritu dira lanean eta koordinatzaile bat. Gurasoei balorazioa eskatu diete eta ekarpenak kontuan izango ditu udalak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa