Segurako udako aisialdi programan 126 haur eta 24 gazte dabiltza

Herenegun hasi ziren, eta uztailaren 24ra bitartean hainbat ekintza egingo dituzte. Gazteek Sobrongo abentura parkera irteera izango dute 23an.

Aisialdi programan parte hartzen ari diren haur eta gazteak, begiraleekin.

Aisialdi programan parte hartzen ari diren haurrak, begiraleekin.

Uztaileko lau aste hartuko ditu Segurako udako aisialdi programak. Herenegun hasi ziren, eta uztailaren 24an bukatuko dute (gazteek 23an). Guztira 126 haurrek eta 24 gaztek eman dute izena aurten. Astelehenetik ostiralera egiten dituzte ekintzak, goizez. Gazteek, gainera, azken egunean, uztailaren 23an, irteera egingo dute Sobrongo (Araba) abentura parkera, Zegamako eta Itsasondoko gazteekin batera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa