Ordiziako festak: Festen hasiera

Ordiziako Santa Ana jaiei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa hilaren 24an, igandearekin, botako dute. Hau da egitaraua:
- 12:00: Txupinazoa. Kanpaiak jo eta jo hasiko dira, suziri eta bonbak jaurtitzearekin batera jaiei hasiera ofiziala emango zaie, Burrunbazale txarangak alaituta.
- 12:15: Buruhaundi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak lagunduta.
- 17:30: Bigantxak eta kuadrillen arteko XVI. Bigantxa-futbol Txapelketa-Johan Usabiaga XII. Memoriala, Idoiaga Plazan.
- 18:30: Buruhaundi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek eta Burrunbazale Txarangak lagunduta.
- 21:30: Buztuntzatik ohiko Danborrada irtengo da. Danborradari bukaera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko da Plaza Nagusian. Aldi berean, Jesus Mari Garatek sortutako koreografia dantzatuko da.
- 00:00: Herriko kaleetan zehar, Rockalean taldearekin musika kalejira.