Plaza dantzen ikastaroa osatzeko deialdi berria Beasainen
Aurtengo ikasturtean ere Plaza dantzen ikastaroa eskainiko dugu Beasainen. Aurtengo deialdia astelehenetan eskainiko dugu 19:00etatik 20:00etara, datorren urriaren 2tik aurrera
Plaza dantzen ikastarorako deialdi berria (Ostadar Dantza Taldea) Aurreko ikasturteetan zehar Ostadar Dantza Taldeak antolatutako Plaza dantzen ikastaroek harrera ona izan dutela ikusita, 2023-2024. ikasturtean ere deialdi berria egitea erabaki dugu, aurreko urteetan sortutako taldeak mantentzearekin batera.
Ikastaroan izena emateko:
Ikastaroan izena emateko interesatuta dagoena modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:
-
ostadardt@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
-
Telefonoz edota WhatsApp bidez: Larraitz (695 737 400) edo Xabi (635 731 166)
-
Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea), Twitter (@OstadarDantza) edo Instagram (ostadardantzataldea)
Baldintzak eta oharrak:
- Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-mugarik izango, ikastaroa batez ere jende helduari zuzendutakoa izango da
- Izena emateko epemugarik ez da egongo. Hala ere, ikastaldea hobeto antolatu ahal izateko, ikastaroa hasi aurretik apuntatzea eskertuko genuke (urriaren 2a, astelehena, baino lehen)
- Ikastaroaren ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie.
Amaitzeko, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue!













