Xabier Celestinoren margolanak ikusgai daude Barrenan
Xabier Celestino artistak “Autobideetatik at” izeneko pintura erakusketa jarri du Barrena Kultur Etxean. Atzo zabaldu zuten erakusketa eta hilaren 26ra bitartean bisiatu daiteke, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etar...
Xabier Celestino artistak “Autobideetatik at” izeneko pintura erakusketa jarri du Barrena Kultur Etxean. Atzo zabaldu zuten erakusketa eta hilaren 26ra bitartean bisiatu daiteke, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Celestinok teknika ezberdinak erabiltzen ditu bere lanetan, batez ere oleoak eta akrilikoak. Autobideetatik kanpo gelditzen diren bigarren mailako errepideak, bidegurutzeak edota tren geltokiak erretratatu ditu, besteak beste.